Hondarribiko Jaiak 2016 - Hondarribia - irailak 7, asteazkena

  • 09:30 Gosari herrikoia eta toka txapelketa. Bentan Gazte Xaiak (Mugiri Kultur Elkartea) antolatuta.
  • 11:15 Haurren danborrada. Mendelu Auzotik abiatuko da eta Amute-Kosta eta Santa Engraziatik igaro ondoren, hiriguneko kaleetan amaituko du bere ibilaldia.
  • 12:00 Suziri eta kanpai-hotsez Hiriko Jaiei hasiera ofiziala emango zaie. Bitartean Txistulariak hiriko kaleetan ibiliko dira 1.638ko hiri-setiatze oroigarri hartako titi-biliti doinua joaz.
  • 12:15 Erraldoiak eta buruhandiak, Danborrarekin batera, Arma Plazatik abiatu eta kalez kale ibiliko dira.
  • 12:30 Lurdes Zubeldia GaraƱori eta Mercedes Iridoy Olascoagari hiriko urrezko intsignia jartzea.
  • 17:00 Zabalaren txokoan: Iosu Zabalari lore eskaintza eta omenaldia ("Zabala gogoan" herri ekimena)
  • 18:30 "Hondarribiko Hiria" Musika banda kalez kale ibiliko da titi-biliti joaz.
  • 20:00 Te deum eta salbe ospetsua jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Eliza Nagusian.
    Udal Agintariak bertan direla, Parrokiako Abesbatzak Eslavaren salbea abestuko du.
    Elizkizuna bitartean ohiko deskargak egingo dira.
    Elizkizuna amaitzean Udal-kideek aurreskua dantzatuko dute Arma Plazan hondarribiar guztien omenez.
  • 20:00 Guadalupeko Elizan salbe herrikoia kantatuko da. Ondoren, ohiko deskargak egingo dira.
  • 05:00 Alborada.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: