Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Jaien hasierak eta pregoiak Gurutzetan

  • ekainak 28, asteartea

  • 12:00 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 113 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Haurrentzako txupinazoa. Jaiei hasiera emango zaie Udaletxe zaharretik haurren txupinazoa jaurtiko da, eta erraldoi eta buruhandien konpartsa abiatuko da, Joselontxo Txaranga eta Oaintxe in deu Txaranga lagun dituztela.
  • 18:30 Eskoriatza (Gipuzkoa) 62 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Txosna gunea: Irekiera+brindisa.
  • 19:00 Eskoriatza (Gipuzkoa) 62 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Jaiei hasiera emateko txupinazoa eta Pregoia herriko plazan.
    Aurtengo pregoia sektore soziosanitarioan lanean ari diren zenbait eskoriatzarrek egingo dute, sektoreko langile guztien ordezkaritzan.
    Ondoren: Musika Eskolako bandaren kalejira eta txistulari taldearen kalejira buruhandiekin.
  • 19:00 Eskoriatza (Gipuzkoa) 62 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Txosna gunea: Txupinazoa plazan. Ostean, Musika karro ibiltaria.
  • 19:00 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 113 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Txupinazoa, eta nagusilan-ekin Pregoia, Udaletxeko balkoitik, Okendo Plazan, Joselontxo eta Oaintxe in deu txarangen partaidetzarekin.
  • 20:00 Mungia 18 Km. Mungiako Jaiak 2022

    Udaletxeko balkoitik, jaietako Pregoia irakurriko dau diz-diz mungiako emakumeen kultur alkarteak (25 + 2 urte); eta txupinazoa egingo da. Joseina etxeberriak girotua. Horren ostean, kale animazinoa egingo da herrian zehar erraldoiakaz, dultzaineroakaz eta electricsound fanfarriagaz.
  • 20:00 Lasarte-Oria (Gipuzkoa) 113 Km. San Pedro Jaiak 2022

    Sorginjaiak txupina Okendo plazan.
  • ekainak 30, osteguna

  • 11:00 Igeldo (Gipuzkoa) 113 Km. Igeldoko Jaiak 2022

    Ttonttorro txikiren igoera.
  • uztailak 8, ostirala

  • 15:00 San Kristobal (Araba) 64 Km. San Kristobaleko Jaiak 2022

    Jaien hasierak eta pregoiak.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: