Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Musika Gipuzkoan

  • apirilak 22, astelehena

  • 11:00 Saturdi Saturdiko Festa 2019

    Meza nagusia Saturdiko baselizan.Ondoren, Iztueta Dantza Taldeko dantzarien dantza saioa. Jarraian, ohiturari jarraituz, auzotar zaharrenari oparia emango zaio. Aurten gizonezkoari soilik, 65 urtetik gorako auzoko emakume guztiek jaso dutelako jadanik. Ondoren, haurrentzako jokoak.Eguerdian, onintza enbeita eta amets arzallus Bertsolariak, eta izer eta alabier trikitilariak.
  • 17:30 Saturdi Saturdiko Festa 2019

    Aizkolarien eta harri-jasotzailearen erakustaldia- aizkolarien arteko lehia. 60 ontzako zortzi enbor ebakitzen norgehiagoka:• ugaitz mugertza (Mutriku)• mikel larrañaga (Azpeitia)- beñat telleria lasarteko harrijasotzailearen erakustaldia.
    Ondoren, bertsolarien agurra eta trikitilariekin erromeria.
  • apirilak 30, asteartea

  • 23:00 Legazpi Santikutzak 2019

    "Los Tenampas y el mariatxi" taldearekin Dantzaldia Euskal Herria plazan.
  • maiatzak 1, asteazkena

  • 09:00 Legazpi Santikutzak 2019

    Doinua Musika Eskolako Dultzainero taldearen kalejira erdiguneko kaleetan.
  • 23:00 Legazpi Santikutzak 2019

    Kontuz erromeriya! Taldearekin dantzaldia, Euskal Herria plazan.
  • maiatzak 3, ostirala

  • 09:00 Legazpi Santikutzak 2019

    Goiz Deia txistulari taldearen kalejira erdigunean.
  • 09:30 Legazpi Santikutzak 2019

    Iruñeko Ezpelur gaitero taldearen goiz deia.
  • 10:30 Legazpi Santikutzak 2019

    Mirandaolako Gurutze Santuaren prozesioa, eliza atarian, txistulari eta ezpata-dantzariz lagundurik. Ondoren, Meza Nagusia, Jasokunde Amaren Eliza Nagusian, Santikutz Abesbatzak kantatua.
  • 14:00 Legazpi Santikutzak 2019

    Larrain Dantza herrikoia Kale Nagusian, Ezpelur gaiteroekin, Sustraiak Dantza Taldearen gidaritzapean.
  • 23:00 Legazpi Santikutzak 2019

    Gure Esku daga kontzertua: John Dealer & the Coconuts + su ta gar, Euskal Herria plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: