San Fausto Jaiak 2019 - Durango - urriak 18, ostirala

  • 09:00 "Ezagutu Durango eta bere ingurua" nagusientzako mendi ibilaldia. Irteera udaletxe plazatik. Ibilbidea: Durangoko Udaletxe plaza, Zuhatzola parkea, Okaranza, Santikurutz bidetik Izurtzarantz, Santo Tomas ermita, Ortuzar, Santa Ageda, Mendigana, Bitaño, Sanrokeburu, Nagusien udal egoitza. 11,5 km. 3 ½ ordu. Antolatzailea: Bizidun Nagusien Elkartea.
  • 17:00 Gurutze gorriaren ate irekien jardunaldiak Ezkurdin. Simulazioa 19:00etan. (Euria bada, San Antonio Ikastetxean)
  • 18:00 Tortilla txapelketa txosnagunean. 20:00etan sari banaketa.
  • 18:00 Serigrafia tailerra txosnagunean.
  • 18:00 Nesken gomazko paleta mpb zirkuitua 2019 partidak San Faustoko pilotalekuan.
  • 18:00 "Back2 Classics" ohe elastikodun ikuskizuna Aurora Abasolo parkean. (Eguraldi txarrarekin, Nevers ikastetxean). Bizirik dagoen ohe elastiko horrek gorriak ikusaraziko dizkio gure akrobatari. Txunditu eta barre egin gura baduzu, erdu!
  • 19:30 kalejira batukandrarekin alde zaharretik. Antolatzaileak: Berdintasunerako Batzordea eta Kontseilua.
  • 20:00 Ekialdeko dantzen erakustaldia khuzayma elkartearekin Andra Marian.
  • 21:00 Musika animazioa sugarri fanfarriarekin alde zaharretik. Antolatzailea: Alde Zaharreko Tabernariak.
  • 21:00 Talent Show Lehiaketa. Utzi lotsa etxean eta erakutsi zure abilezia ezkutuak Ezkurdiko eskenatokian (magia, dantza, alpargata jaurtiketa,... Eta bururatzen zaizuna)
  • 22:00 "Jamming tour" inprobisazio saioa. 4 inprobisatzaile Andra Mariako oholtzan publikoak proposatutako esaldiekin jolasten. Helduentzako umore saio gazteleraz, jamming konpainiaren eskutik.
  • 22:30 kontzertua txosnetan: azken sustraiak, liher, ira eta klag klub.
  • 22:30 Bertsolariak. San Agustin Kultur Gunean: Onintza Enbeita, Amets Arzallus, Unai Iturriaga, Unai Agirre, Amaia Agirre eta Gorka Pagonabarraga. Gai-jartzailea: Igor Elortza. Gonbidapen zenbakituak Arte eta Historia Museoko leihatilan, urriaren 3tik aurrera eta leku guztiak bete arte.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: