11:00Paella txapelketa San Fausto auzoan. Parte-hartzaileei arroza (2 kilo) emango zaie. Izen-ematea: 11:00etatik aurrera. Sari banaketa 14:00etan. Antolatzailea: Gure San Fausto Berria.
11:00Poniak eta zaldiak Landako Guneko parkean. Centro Hípico Dukiena.
11:30Bizikletaren jaia: - Ibilbidea bidegorritik familia osoarentzat (5-9 bitarteko neska-mutilekin) - Mountain Bike ibilbidea (10-14 bitarteko neska-mutilentzat) Irteera Santa Anatik. Bizikleta eta kaskoa eraman behar da. Parte-hartzaileen artean sariak zozketatuko dira. Antolatzailea: Durangoko Txirrindulari Elkartea. (Euria bada, ez da egingo)
12:00Ping-Pong txapelketa eta 3*3 saskibaloi txapelketa San Ignazio parkean. Antolatzailea: Auzo Alai elkartea (Madalena)
17:30Haurrentzako dantzaldi-ikuskizuna "Gora Kasete!" eidabe taldearekin Andra Marian. Izeko Margarita martxosoari bere neurriko opari polit bat egin gura diogu: bere kanta maitatuenez osotutako kasetea. Dantza eta martxa adin guztietarako!
17:30Errekortadoreen txapelketa nagusia zekorrekin zezen plazan. Ondoren bigantxak. Sarrera: 5€
18:00San Fausto zesta punta txapelketa (finalerdiak) Ezkurdi Jai Alai pilotalekuan. Antolatzaileak: Ezkurdi Jai Alai Zesta Punta Eskola eta Peña Ezkurdi.
18:00Senegaleko erritmoak M ́lomp elkartearekin Andra Mariatik hasita.