Barañaingo Festak 2019 - ekainak 27, osteguna

  • 09:00 Dianak. Musika eskolako Txikien Banda, Barañaingo Gaiteroak eta Akademia, Ezpelur Dultzaineroak eta Barañaingo Txistulariak. Irteera: Udaletxe plaza.
  • 10:00 Azken urteko jaioberriei omenaldia eta txupinazoa, udalbatza txikiaren eskutik. Haurrentzako jaialdia. Udaletxe plazan. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Barañaingo Gaiteroak eta Akademia, Ezpelur Dultzaineroak eta Eskola, Sustraiak Dultzaineroak, Erraldoi eta Buruhandi txikien Ezpelur Konpartsa. Goxokiak, suziriak eta bestelako sorpresak botako dituzte. Ondoren Konpartsa aterako da.
  • 10:00 Haurrentzako entzierroa. Udaletxe plazan.
  • 11:00 Haurrentzako trena. Irteera: Feriagunetik.
  • 11:00 Adin guztietarako puzgarriak eta aurpegi margoketa. Ezki plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 12:00 Tailerra: sualdaritza dibertigarria, azkenburukoak eginez (7-15 urte bitartekoendako). Eman izena Kultur Etxean, ekainaren 18tik 25era, 08:00-21:00 ordutegi jarraituan astelehenetik ostiralera (gehienez 80 toki). Ezki plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 16:00 Haurrentzako trena. Irteera: Feriagunetik.
  • 16:30 Kirol-kultura ginkana herrikoia. Ginkanarako eman izena Kultura Etxean, ekainaren 18tik 25era, biak barne, 08:00-21:00 ordutegian, astelehenetik ostiralera. 12-17 urte bitartekoendako. Izena eman dutenekin taldeak osatuko ditugu. Sahats I.P.ko patioan – Sahats plaza – Ezki plaza.
  • 17:00 IV. Barañaingo kronofardo txapelketa. Lakuko parkean. Eguraldi txarra izatekotan, Eultza ikastetxeko patio estalian egingo da.
  • 17:00 Harizti taldeko Dantzari txikien kalejira, barañaingo txistulariek eta txikien erraldoi eta buruhandien ezpelur konpartsak lagundurik. Irteera: Sahats I.Pko patio estalitik. Ibilbidea Zumar, Ezki eta Sahats plazetatik barna, Sahats ikastetxeko patio estalian amaitzeko.
  • 17:30 Jota jaialdia (erderaz eta euskaraz) "voces del ebro"rekin. Gaztainondo plaza. Eguraldi txarra izatekotan, Sahats I.P.ko patio estalian.
  • 18:00 kalejira, igandea txarangarekin. Herriko kaleetan barna.
  • 18:00 Jarraian, merienda txikientzat. Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 19:00 Zumba herrikoia. Lurgorri plazan. Eguraldi txarra egitekotan, plazako arkupeetan.
  • 19:15 Vii bertso jaialdia, barañaingo festetan: Alazne Untxalo, Sarai Robles, Aitor Sarriegi, Onintza Enbeita. Udaletxe plazan. Eguraldi txarra egitekotan, Alaitz ikastetxeko atondoan.
  • 19:45 Dantzak, ezpelur dultzaineroekin eta barañaingo txistulariekin. Merkatal etorbidean, Andre Maria elizaren ondoan.
  • 20:30 Dantza saioa "disco navar" diskoteka ibiltariarekin. Udaletxe plazan.
  • 22:00 Igandea txaranga, zezensuzkora joateko. Irteera: Udaletxe plazan.
  • 22:30 Zezensuzkoa. Sahats ikastetxeko patioan. Abisua: Ez hurbildu zezensuzkora 10 metro baino gutxiago (indarreko legeek ezarritako segurtasun tartea), eta norbait hurbiltzen bada, bere ardurapean izanen da.
  • 23:00 Igandea txaranga, berriro, kalejiran. Sahats ikastetxeko patiotik Konstituzio parkeraino.
  • 23:00 Kontzertuak: "against you", "NTN" eta "anita parker". Alaitz ikastetxeko patioan.
  • 23:30 Su artifizialen 1. Bilduma: "FML". Konstituzio parkean. "akelamendi eta lakutik buelta" dantza ezpelur dultzaineroekin. Konstituzio parkean.
  • 00:00 Larraindantza, barañaingo gaiteroekin eta igandea txarangarekin. Udaletxe plazan.
  • 00:15 Dantza saioa "disco navar" diskoteka ibiltariarekin. Udaletxe plazan.
Seguruenik en informazio gehiago aurkituko duzu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: