Barañaingo Festak 2018 - ekainak 28, osteguna

  • 09:00 Dianak. Musika Ikastetxeko Txikien Banda, Barañaingo Gaiteroak eta Akademia, Ezpelur Dultzaineroak eta Barañaingo Txistulariak. Irteera: Udaletxe plazatik.
  • 10:00 Haurrentzako entzierroa. Udaletxe plazan.
  • 10:00 Azken urteko jaioberriei omenaldia eta txupinazoa, udalbatza txikiaren eskutik. Haurrentzako jaialdia. Udaletxe plazan. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Barañaingo Gaiteroak eta Akademia, Ezpelur Dultzaineroak eta Eskola, Erraldoi eta Buruhandi txikien Ezpelur Konpartsa. Goxokiak, suziriak eta bestelako sorpresak botako dituzte. Ondoren, Konpartsa aterako da.
  • 11:00 Haurrentzako trena. Irteera: Feriagunetik.
  • 11:00 Puzgarriak (Combo txirrista adin guztietarako, eta haurrentzako oztopo anitzekoa) eta aurpegi- margoketa. Ezki plazan. Eguraldi txarra egiten badu Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 12:00 Tailerra: sukaldaritza dibertigarria, azkenburukoak eginez (7-15 urte bitartekoendako). Eman izena Kultura Etxean, ekainaren 18tik 25era, biak barne, 7:30-21:00 ordutegi jarraituan astelehenetik ostiralera (gehienez ere 80 toki). Ezki plazan. Eguraldi txarra egiten badu Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 16:00 Kirol-kultura ginkana herrikoia (3 orduko iraupena gutxi gora behera), big-baller eta eskalatze- puzgarriarekin. Ginkanarako eman izena Kultura Etxean, ekainaren 18tik 25era, biak barne, 7:30-21:00 ordutegi jarraituan, astelehenetik ostiralera. Adinak: 12-17 urte bitartekoendako (biak barne). Izena eman dutenekin taldeak osatuko ditugu. Sahats ikastetxeko patioa – Sahats plaza – Ezki plaza. Eguraldi txarra egiten badu Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 16:00 Haurrentzako trena. Irteera: Feriagunetik.
  • 17:00 Harizti taldeko Dantzari txikien kalejira, barañaingo txistulariek eta txikien erraldoi eta buruhandien ezpelur konpartsak lagundurik. Irteera: Sahats ikastetxeko patio estalitik. Ibilbidea Zumar, Ezki eta Sahats plazetatik barna, Sahats ikastetxeko patio estalian amaitzeko.
  • 17:00 Iii. Barañaingo kronofardo txapelketa. Lakuko parkean. Eguraldi txarra egiten badu, Eultza ikastetxeko patio estalian.
  • 18:00 Ondoren, merienda edo askaria txikientzat. Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 18:00 kalejira, igandea txarangarekin. Herriko kaleetan barna ibiliko dira.
  • 19:00 Zumba herrikoia. Lurgorri plazan. Eguraldi txarra egiten badu, Lurgorri plazako arkupeetan.
  • 19:15 Bertso jaialdia, barañaingo festetan: Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Saioa Alkaiza, Mikel Lasarte. Udaletxe plazan. Eguraldi txarra egiten badu Alaitz ikastetxeko atondoan.
  • 19:30 Nafarroako estanpak eta Jotak, canciones de siempre taldearekin. Sahats ikastetxeko patio estalian.
  • 19:45 Dantzak, ezpelur dultzaineroekin eta barañaingo txistulariekin. Merkataritza etorbidean, Andre Maria elizaren ondoan.
  • 20:30 Dantza saioa, "disco evolution" diskoteka ibiltariarekin. Udaletxe plazan.
  • 22:00 Igandea txaranga, Zezensuzkora joateko. Irteera: Udaletxe plazatik. "akelamendi eta lakutik buelta" dantza ezpelur dultzaineroekin. Konstituzio parkean.
  • 22:30 Kontzertuak: "las tuerkas", "moisés no duerme y los noctámbulos" eta "DJ reimy". Alaitz ikastetxean.
  • 22:30 Zezensuzkoa. Sahats ikastetxeko patioan. Abisua: Ez hurbildu zezensuzkora 10 metro baino gutxiago (indarreko legeek ezarritako segurtasun tartea), eta norbait hurbitzen bada, bere ardurapean izanen da.
  • 23:00 Igandea txaranga, berriro, kalejiran. Sahats ikastetxeko patiotik Konstituzio parkeraino.
  • 23:30 Su artifizialen 1. Bilduma: "zaragozana" piroteknia-etxea. Konstituzio parkean.
  • 00:00 Larraindantza, barañaingo gaiteroekin eta igandea txarangarekin. Udaletxe plazan.
  • 00:15 Dantza saioa, "disco evolution" diskoteka ibiltariarekin. Udaletxe plazan.
Seguruenik en informazio gehiago aurkituko duzu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: