Barañaingo Festak 2016 - ekainak 25, larunbata

  • 07:00 Andre mariako auroroak. Pedro deuna, done paulo eta done eztebe egunsentiko abestiak. Irteera: Andre Maria elizatik. Herriko kaleetan barna ibiliko dira.
  • 09:00 Eskupilotako done eztebe txapelketako finalak. Kategoriak: benjaminak, kimuak, haurrak, kadeteak eta gazteak. Retegi pilotalekuan.
  • 09:00 Dianak. Musika ikastetxeko Txikien Banda, Barañaingo Gaiteroak eta Akademia, Ezpelur Dultzaineroak eta Barañaingo Txistulariak. Irteera: Udaletxe plazatik.
  • 10:00 Haurrentzako entzierroa. Udaletxe plazan.
  • 10:00 Txikien bosnako Futbola: barañaingo 5. Txapelketa "tomas beraizen oroimenez". Udalaren Kiroldegian.
  • 10:30 Erraldoi eta buruhandien agerraldia: barañain, larraga, ororbia, atarrabia, eta ezpelur txikien konpartsa. Ezpelur Gaiteroak eta Eskola, eta Barañaingo Gaiteroak eta Akademia. Udaletxe plazan.
  • 10:30 Puzgarriak, jumping eta ohe elastikoa. Udalaren Kiroldegiko kanpoko pistetan.
  • 12:00 Txistor jan herrikoia. Antolatzailea: Erretirodunen elkartea. Nelson Mandela Bake plazan.
  • 12:00 kalejira, barañaingo trikitilariekin. Herriko kaleetan barna ibiliko dira, eta Udaletxe plazan amaituko dute ibilaldia.
  • 12:00 Barañainen kantuz elkartea barañaingo euskal kantekin. Herriko kaleetan barna ibiliko dira. Irteera: Udaletxe plazatik.
  • 12:30 ikuskizuna: trial bike eta motoak. Udaletxe plazan.
  • 12:30 Dantzan enparantzan. Gaztainondo plazan.
  • 15:00 Kalderete bazkari herrikoia. Etorri goizeko 10etatik aurrera zure kalderetea prestatzera! Ogia eta ardoa Udalaren esku. Mahaiak eta aulkiak parte hartzaileek jarri beharko dituzte. Izen-emateak Kultura Etxean, ekainaren 13tik 17ra. Barañaingo Lakuan.
  • 16:00 Eskupilotako done eztebe txapelketako finalak. Kategoria: senior. Retegi pilotalekuan.
  • 17:00 "gurpil gaineko parkea" eko-zikloak. Konstituzio parkean. Eguraldi txarra egiten badu, Eultza ikastetxeko patio estalian.
  • 18:00 Kuadrillen arteko olinpiadak. Barañaingo lakuko kioskoan. Barañaingo gaiteroak eta akademiak girotuta.
  • 18:00 Eskuz binakako pilota jaialdia. Profesionalen partidak. Retegi pilotalekuan. Sarreren aurretiko salmenta Udal Kiroldegian, ekainaren 20tik 22ra, 18:00etatik 20:00etara.
  • 18:00 kalejira, barañaingo trikitilariekin. Herriko kaleetan barna ibiliko dira, eta Udaletxeko plazan amaituko dute ibilaldia.
  • 19:00 kalejira eta Dantzarien agerraldia, harizti dantza taldearekin. Udaletxe plazan.
  • 19:00 Trofeo-banaketa, txikien bosnako futboleko barañaingo 5. Txapelketan. Udal kiroldegian.
  • 19:00 kontzertua, the trikiteens taldearekin. Gaztainondo plazan.
  • 19:00 Erronda saltseroa: alber & arianna, DJ agüanilé eta DJ qba. Laguntzailea: Barañaingo Erraldoien eta Buruhandien konpartsa. Irteera: Kulturaguneko plazatik.
  • 19:45 Dantzak, ezpelur dultzaineroekin eta barañaingo txistulariekin. Merkataritza etorbidean, Andre Maria elizaren ondoan.
  • 20:30 Dantza saioa, "london" orkestrarekin. Udaletxe plazan.
  • 20:30 Dantza saioa, "dubi" diskoteka ibiltariarekin. Lakuko Anfiteatro Naturalean.
  • 22:00 Mutil gazteak txaranga, zezensuzkora joateko. Irteera: Udaletxe plazatik.
  • 22:30 Zezensuzkoa. Udalaren Kiroldegiko kanpoko pistetan.
  • 23:00 Mutil gazteak txaranga, berriro, kalejiran. Udal kiroldegitik Konstituzio parkeraino.
  • 23:30 Su artifizialen 3. Bilduma: "zaragozana" piroteknia-etxea. Konstituzio parkean.
    "akelamendi eta lakutik buelta" dantza ezpelur dultzaineroekin. Konstituzio parkean.
  • 00:00 Kontzertuak: trikidantz eta DJ red squad. Alaitz ikastetxean..
  • 00:00 Larraindantza, barañaingo gaiteroekin eta igandea txarangarekin. Udaletxe plazan.
  • 00:15 Dantzaldia, "london" orkestrarekin. Udaletxe plazan.
  • 00:15 Dantza saioa, "dubi" diskoteka ibiltariarekin. Lakuko Anfiteatro Naturalean.
Seguruenik en informazio gehiago aurkituko duzu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: