10:00Diana laguntasuna taldeko txistulariekin Herriko Plazatik.
10:00Tortilla eta paella lehiaketa anaien parkean.
10:00Haurrentzako xake txapelketa clara Campoamor Zentro Zibikoan.
10:00Bola-Jokoa, "Pasabolo modalitatea" (2. Mailako finalak), San Bizente bolatokian.
10:30Haurrentzako ginkana bizikletaz herriko Plazan.
11:00Barakaldo creativity market: Bertako pertsona sortzaileek asmatu eta egindako produktuak erakusteko eta saltzeko gunea, Foruen pasealekuan.
11:30Arrozak batzen: Hainbat herrialdetako errezeten arabera, arroz mota ezberdinak prestatzea da jai- eta aldarrikapen-jarduera. Gainera, tailerrak eta munduko dantzak dinamizatuko dira, Anaien parkean. Immigranteen elkarteen "Sumando-Gehituz" Federazioaren eskutik.
11:30Txistularien topaketa herriko Plazan (Joanetorriko kalejira: Foruen pasealekua, Bide Onera, Askatasunaren etorbidea, Santa Teresa)
12:00Arrozak batzen: Birziklapen, txirikorda eta henna tailerrak Anaien parkean.
13:00Arrozak batzen: Manifestu irakurketa eta munduko Dantzak Anaien parkean.
15:00Kuadrillen bazkaria anaien parkean (Aulkiak eta mahaiak erabili nahi dituztenek Askaberri txosnan eskuratu ahal izango dituzte ostegunera arte, hilak 19. Prezioa 1€)
19:0090eko dance musika mikel DJarekin Europa plazan.
19:30Uta Circ-en (Katalunia) "no matalás" rataplán kaleko Antzerkia eskulturen parkean.
19:30Musika emanaldia, Asociación Amigos de la Guitarra elkartearen eta "Valle de Aras" Abesbatzaren (Kantabria) eskutik, Clara Campoamor Zentro Zibikoan.
20:00Erromeria laguntasuna Taldearekin Herriko Plazan.
20:00Musika emanaldia akais taldeaaren eskutik Federico García Lorca plazan.
20:30Barakaldo jaietan Antzerkia "Ante todo mucha calma". José Corbachok pertsona bakarreko show bat aurkezten du, non aktore, gidoilari, zuzendari eta aurkezlea inoiz baino askeago, lotsagabeago eta ganberroago agertzen den. Bakarrizketa horretan, umoristak jendeari barre eginarazi nahi dio, bere buruaz barre egiten hasita, tira, eta baita bere gurasoez, emazteaz, semeaz, txakurraz eta bere printzipioez ere. (Prezioak zonaka: Patioa: 15€. Anfiteatroa: 12€. Mugikortasun urriko pertsonak: 12,75€. % 25eko deskontua Barakaldo Antzokiko Lagunentzat)
20:30Xirriquiteula Teatreko (Katalunia) "girafes" kaleikuskizun ibiltaria, Bide Onera plazatik Herriko plazaraino.
22:00Gizonezkoen pilota profesionalaren jaialdia. Bizkaiko Foru Aldundiaren taldekako txapelketa (Prezioa 12€) Barakaldar pilotalekuan.