Saninaziyuek 2019 - Azpeitia - uztailak 25, osteguna

  • 09:00 14:00etara 35. Cesar valverde txapelketako finala izarraitz Frontoian. Kategoriak: benjaminaurrekoak, benjaminak, kimuak eta infantilak.
  • 10:30 Goiz eresia, Azpeitiko Musika bandaren eta Izarraitz txistulari taldearen eskutik. Nafarroako banderari omenaldia. Perez Arregi plazan. Ondoren, kalejira Erdi kaletik Plaza Nagusira. Bukatzeko Ohorezko dantza Plaza Nagusian. Antolatzailea: Urolako Napar Zuzterrak.
  • 11:00 Arrazen eskualde mailako ganadu erakusketa: limousina, blonda, piriniotarra... Xxi. Gazta lehiaketa. Idiazabal jatorri deitura duten gaztek parte hartu ahal izango dute.
  • 12:00 12:00etan 47. Sagardo lehiaketa, Plaza Nagusian. Aldi berean, Unai Agirre, Iker Zubeldia eta Sebastian Lizaso izango dira bertso lanetan, eta Laja Luzurditxo eta Berastegi trikitilariek beren doinu eta kantuez alaituko gaituzte.
  • 18:00 Kantujira saioa San Martin egoitzatik hasita. Ibilbidea: San Martin egoitza, Pastorkua, Plaza Txikia, Perez Arregi plaza eta Plaza Nagusia.
  • 18:00 Errekortariak zezen plazan.
  • 19:30 Jainekin txarangaren musika alaia, kaleetan zehar.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: