Saninaziyuek 2018 - Azpeitia - uztailak 30, astelehena

  • 11:00 Hamaiketakoa, Plaza Nagusian.
  • 12:00 Txupinazoa. Herriko jaiei hasera emanez, udaletxetik lehenengo suziria botako da. Ondoren, Azpeitiko Musika Bandak, Izarraitz Txistulari Taldeak, Ziekoko Gaiteroak eta erraldoi-buruhandiek kalejira alaiari emango diote hasera. Aurten Izarraitz Txistulari taldea eta Euskaraldiaren sustatzaileak izango dira gonbidatu eta goraipatuko direnak San Ignazio jaietako txupinazoan.
  • 12:30 Arratsaldean toreatuko diren zezenen aukeraketa, zezen plazan.
  • 12:30 kalejira aldarrikatzailea, trikitilariek lagunduta.
  • 15:00 Herri bazkaria, Plaza Nagusian.
  • 17:00 Jolasak txosnagunean.
  • 18:00 Bigantxak 16 urtetik gorakoentzat. Ondoren, zezen txikiak. Done Jakue kalean. Ganadutegia: zelai luze. Kantu kolore taldea, Olazko Andre Mariaren Plazan.
  • 18:30 Zezenketa, feriko bigarrena. Ganadutegia: la quinta-palma del rio (Córdoba). Toreatzaileak: curro diaz, el fandi, sebastián castella.
  • 19:00 Meza eta bederatziurrena, Loiolako Basilikan. Azpeitiko herriak parte hartuz, parrokiko Abesbatzak eta Julian Barrenetxea Abesbatzak On Julian Barrenetxearen Arratseko Otoitzak eta Salve abestuko dituzte, organista Itziar Urbieta izanik eta Javier Alberdiren gidaritzapean.
  • 19:30 Rock kalean emanaldia eta ikuskizuna, kaleetan zehar.
  • 19:30 Gau erdi txarangaren kalejira alaia, zezen plazatik irtenda eta kaleetan zehar.
  • 22:00 Skastiren kontzertua txosnagunean.
  • 23:00 Lehenengo su festa pirotecnia Zaragozana (Zaragoza) etxearen eskutik.
  • 23:30 DJ- gaua. Emanaldi bikaina, Olazko Andre Mariaren plazan.
  • 23:30 Gozategi taldearen kontzertua, Plaza Nagusian.
  • 01:00 Ezten giro taldearen kontzertua txosnagunean.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: