Andramaixek 2016 - Azkoitia - abuztuak 14, igandea

  • 09:00 Jokin Ormatetxea jubenil mailako txirrindulari lasterketa. Euskal Herriko Trofeoa. Irteera eliza ataritik. Helmuga Plaza Berrin izango da 11:30 aldera.
  • 11:40 Laja eta Landakandari eta trikiti munduari omenaldia. Udal areto nagusian. Ekitaldi irekia.
  • 12:00 2016ko Andramaixei hasiera emango dien txupinazoa, herriko musika bandak "Ondo pasau Andramaixek" jotzen duen bitartean. Ondoren, Musika Bandaren, Parrokiako Abesbatzaren eta Iraurgi Abesbatzaren laguntzaz, herritarrok "Azkoitia" abestuko dugu.
  • 12:15 Eltziegoko Dultzaineroek "Kandido" konposaketa eskainiko dute. Ondoren, Erraldoi eta buruhandien kalejira abiatuko da.
  • 17:00 Haur parkea Herriko Plazan (puzgarriak, gazteluak...)
  • 19:50 Udalbatzari Eliza Nagusira lagunduz, Txalkor Txistulari taldeak, "Alkate Soinua" joko du.
  • 20:00 Herritarrek, Eliza Nagusian, Ignacio Busca Sagastizabalen "Salbea" zazpi ahotsetara eta Aita Nemesio Otañoren "Ave María" bost ahotsetara abestuko dituzte. Amaitzeko, Mariano Garcíaren "Ama Birjinaren edertasun" obra. Bakarlariak: Felix Uranga baritonoa eta Iñaki Goenaga tenorea. Organoan: Jose Luis Francesena. Zuzendaria: Inazio Alberdi.
  • 22:30 Egan taldearekin Dantzaldia Herriko Plazan.
  • 23:00 Alkoholemia froga prebentiboa egiteko eta informazioa zabaltzeko stand bat jarriko da Eliza atarian. Babeslea: Eusko Jaurlaritza.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: