Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Atarrabiako Jaiak 2023 - irailak 30, larunbata

  • 11:15 Udaletxean, Jaietako kartel lehiaketaren irabazleei sari banaketa.
  • 12:00 Udaletxeko balkoitik Jaiei hasiera emango dien Suziriaren Jaurtiketa. Ondoren, Erraldoien eta Kilikien Konpartsaren, Txistularien, Gaitarien eta ezk txarangaren irteera, kale Nagusian, Antso VI.a Jakintsua eta Foraren Plazetan barna.
  • 12:15 Udaletxeko Plazan, Dantza jaialdia Mikelats taldearekin.
  • 16:00 Txirrindularitza Atarrabiako Udalaren xlviii. Saria, Gazte (17 eta 18 urte) eta 2. Urteko kadete mailakoentzat (16 urte). Irteera eta helmuga Fermín Tirapu kalean.
  • 16:30 Hirugarren Mailako futbol partidua, Beti Onak Kirol Taldea eta Peña Sport Club (Tafalla) ekipoen artean, Perituen Futbol Zelaian.
  • 17:30 Udaletxeko Plazan Herri Kirolak Zurgai taldearekin. Plaza Consistorial.
  • 17:30 Udaletxetik irtenda kalejira ezk txarangarekin eta Kilikien Konpartsarekin (Oianpea, Karrobide, Kapanaburua eta Ezkaba kaleetan barna Aita Domingotarren egoitzara iritsi arte)
  • 18:00 Eskubaloi partidua, Gizonezkoen Lehen Maila, Beti Onak eta Errenteriako Ereintza Aguaplast taldeen artean, Indurain Anaiak Kiroldegian.
  • 18:00 Kale Nagusian Dantzaldia Iñaki Ekisoainekin (Txirimiri Elkartearen parean)
  • 19:00 Udaletxeko Plazan dantzaldia, gaitari eta txistulariekin.
  • 19:00 Erregional mailako gizonezko gorengoen futbol partidua, Beti Onak Kirol Taldea eta Iruntxiki Kirol Taldea (Beriain) ekipoen artean, Perituen Futbol Zelaian.
  • 19:50 Gure Ama Arrosariokoaren Elizatik irtenda (Aita Domingotarrak) Arrosarioa herriko karriketan barna musikaz lagundurik. Ondoren Salbe Nagusia San Andres Elizan, San Andres Abesbatzak lagunduta.
  • 20:00 Eskubaloi partida, Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Maila, Beti Onak eta Bizkaiko Kukullana Etxabarri taldeen artean, Indurain Anaiak Kiroldegian.
  • 20:30 Udaletxeko Plazan Dantzaldia gaueko 22:30ak arte Azabache taldearekin.
  • 20:30 Zezensuzkoa, Kale Nagusian.
  • 23:30 kontzertua Lumak eta La isla de Delos taldeekin, Antso VI.a Jakituna Plazan.
  • 00:30 Udaletxeko Plazan Dantzaldia goizaldeko lauak arte Azabache taldearekin.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: