Mendiako Andra Mari 2018 - Arroitz - irailak 1, larunbata

  • 11:00 Udaletxeko arkupeetan txistor jate herrikoia eginen da. Ez galdu aukera jaiei ongi baino hobeki ekiteko.
  • 12:00 Udaletxeko balkoi ospetsutik, jaien hasiera ofiziala iragartzeko txupinazo entzutetsua jaurtiko da, ezkila- hotsen artean, Mendi-Zarra Bandak eta buruhandiek girotua. Ondoren, Kalejirak karrikaz karrika, Zarramonza klubak egindako sangria goxoa ahogozatu ondoren. Batzar Aretoan, agintarien, elkarteen eta jaitarako azalen lehiaketako sarituen harrera ofiziala eginen da, baita diru- laguntzen eta sarien banaketa ere.
  • 13:00 kalejira txarangarekin, Ibarrea gazte elkarteak antolaturik.
  • 13:30 Iturrian, bermut saioa jotekin eta txarangarekin.
  • 15:30 Pilotalekuan, herri bazkaria, Ibarrea gazte elkarteak antolaturik. Postreen ondotik, kalejira animatua plazaraino. *Eman izena Rural Kutxan abuztuaren 27ra arte, astelehena.
  • 18:30 Lehen entzierroa ganadu suharrarekin, eta nahi duenak korrika egin dezala. ( sat ustarroz ganadutegia, Arguedaskoa).
  • 19:30 Plazan, lehen txuliaketa eta ganadu probaketa, Mendi-Zarrak girotua.
  • 20:30 Iturrian, haur dantzaldia, orquesta nueva era taldearen musikarekin.
  • 21:30 Iturrian, Bingo bikaina, C.D. Zarramonzak antolaturik.
  • 00:30 Barredora puzgarria plazan eta ‘ibercasino’ barrakan, ibarrea gazte elkarteak antolaturik.
  • 01:00 Iturrian, Dantzaldiaren jarraipena orquesta nueva era taldearekin, besta giro onean 4;30ak arte.
Seguruenik en informazio gehiago aurkituko duzu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: