Sanixidro Festak 2018 - Aratz-Erreka - maiatzak 12, larunbata

  • 09:30 Suziriak, oraindik lozorroan daudenak espabilatzen hasteko.
  • 10:00 Mendi Buelta: Izazpi- Paotxeta-Samiño. Jendearen sasoia proban jartzeko. Buleta ondoren salda eta haragi egosia izango da.
  • 15:30 Atxurraren igoera eta txupinazoa, festeei hasiera emateko.
  • 16:30 Zezen Jolasak: frontoian lopenenen zezenekin zezen jolas ezberdin batzuk egingo dira inguratzen den eta gogoa duen edozeinek parte hartzeko.
  • 18:00 Atxur festie: Umeentzako prestatutako joko ezberdinak egongo dira.
  • 19:30 Trikipoteoa, festak goian jarrai dezan.
  • 21:00 Auzo afaria, auzora datorren gaztejendean ambientean jarraitzeko parada ederra Menua: entsalada, txuleta eta postrie. Edariak: sagardo txotxa eta ardue. Kafie eta patxaran edo hierbas. Arratsaldea, afaria eta afalondoa alaituz Xabier Etxaniz eta Eneko "Antxumarri"soinujoleak izango dira eta "Katxo" bere ikasleekin alboka eta panderoarekin jendearen gozamenarako eta dantza gosea asetzeko zapatak urratu arte.
  • 01:00 Lehiaketa Xelebrea: Urteroko ohiturari jarraituz 3 arraultza egosi nork azkarrago jan. Irensten lagutnzeko nahi den edaria izango da. Saria: 30€ eta dozena arraultza.
  • 03:00 Baratzuri-zopa: nekeari aurre egiteko jatea izan ohi da onena eta segi jaten.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: