Sanjuanak 2022 - Andoain - ekainak 25, larunbata

  • 10:30 Buruhandi eta erraldoi konpartsen topaketa. Ibilbidea: Zumea Plazatik Goikoplazaraino. Partaideak: Beasain, Elgoibar, Vitoria-Gasteiz, Villabona eta Andoain.
  • 10:30 Pilotako finalak Arrate frontoian. Umeen eta gazteen eskuzko finalak.
  • 12:00 Kantu kalejira txalapartaz lagunduta ibiliko da kalez kale Goikoplazan hasita.
  • 12:30 Nesken Berria Pilota txapelketako finalak.
  • 13:00 Puro relajo musika taldearen kontzertua Goikoplazan.
  • 14:30 Bazkaria Goikoplazan: Txuleta Jana. Menuaren prezioa (ekainak 19 arte) Helduak 25€ eta 12 urte arte 10€. Egunean bertan helduak 35€. Menua: txorizoa; entsalada mistoa, txuleta, gazta-menbriloa, intxaurrak. Sagardoa, ardoa eta ura. Txartelak salgai ondorengo lekuetan: Elizondo eta Muga tabernetan. Eguraldi txarrarekin Lasalle-Berrozpe Ikastetxeko patioan.
  • 16:30 Pilota partidak Arrate frontoian. Zesta puntako jaialdia: Hasiberrien kinielak; alebinen kinielak; infantilen finala; jubenilen finala eta Sanjuanetako I. Emakumeen zesta punta txapelketako finala.
  • 17:00 Bazkariaren ondoren kalejira Pixie & Dixie txaranga ibiltariarekin.
  • 17:30 Xvii. Bizikleta Festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu. Opariak izango dira parte hartzen duten guztientzat. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Izen ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago egingo da. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxeko patioan.
  • 19:00 Andoaindarra elkartearen danborrada. Ibilbidea: La Salle Etorbidea, Kale Nagusia, Agustin Leitza, Rikardo Arregi, Arteta, Nafarroa Plaza, Pio Baroja, Goikoplaza.
  • 22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.
  • 23:30 Remember Queen taldearen kontzertua Goikoplazan.
  • 23:30 Sofia Gabanna eta Foyoneren Kontzertuak Nafarroa Plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: