Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Sanjuanak 2022 - Andoain - ekainak 23, osteguna

  • 17:30 Ping pong txapelketa Agustin Leitza Plazan, eta ondoren guztiok txupinazora!
  • 18:00 Sanjuanetako kartel lehiaketako sari banaketa Goikoplazan (Frontoi aldean)
  • 18:45 Kalejirak Goikoplazaraino: Gora Kaletxiki Txaranga, Trikitilariak, udal Musika Eskolako eskusoinu taldea.
  • 19:00 Maizorri Txalaparta elkartearen Pregoia Udaletxeko balkoitik eta jaien hasierako txupinazoa, ondoren Gora Kaletxiki txarangak Luis Fracaren "Andoain" musika pieza joko du.
  • 19:30 Alberto Agirre Abesbatza eta udal musika eskolako abesbatza gazte eta helduen kontzertua San Martin Parrokian.
  • 20:00 On Pedro Aizpuruaren Salbe Gorena San Martin elizan Alberto Agirre eta udal musika eskolako Abesbatzak kantatua. Andoaingo herriak, Agustin Leitza Seme Kuttunari, esker onez.
  • 20:00 Sanjuanetako paleta goma txapelketa Arrate Frontoian.
  • 20:15 Alkatearen eta udalbatzaren Soka-Dantza Goikoplazan.
  • 21:30 Olagain txistulari bandaren kalejira San Juan zortzikoa joz. Ibilbidea: Etxeberrieta, Zumea, Kale Nagusia, Goikoplaza. Musikaren deiari jarraituz andoaindarrok Goikoplazara inguratuko gara urteko gaurik motzenari hasiera emateko: "Sanjuan heldu da, sorgin beldurra galdu da..."
  • 22:30 Suziri, txalaparta eta kanpai-errepikarekin. San juan Sua. Ondoren, herritarren suaren inguruko Dantza eta ohiko emanaldia, Alberto Agirre eta Udal Musika Eskolako Abesbatzak, Udal Musika Eskolako banda, Olagain txistulari banda eta Urki dantza taldea.
  • 22:45 Agustin Leitza elkartearen danborrada. Ibilbidea: Agustin Leitza elkartetik Goikoplazara, eta ondoren, Kaletxiki, Arrate plaza, Pio Baroja, Goikoplaza, Joxe Mari Iturzaeta eta Agustin Leitza kalea.
  • 23:30 Egan musika taldearen kontzertua-Dantzaldia Goikoplazan.
  • 00:00 Zetak taldearen kontzertua Nafarroa Plazan.
  • 01:30 Oihan Vega (Gaztea) diskofesta Nafarroa Plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: