Sanjuanak 2018 - Andoain - ekainak 24, igandea

  • 10:30 Artisautza eta janari azoka goikoplazan Gabiltza eta Napar Bideak elkarteekin eta munduko zaporeak: Andoainen bizi diren Iran, Argelia, Nicaragua, Errumania eta Nigeriako zenbait herritarrek beraien herrietako postre eta janari desberdinak eskainiko dizkigute. Lazkaoko talogileak ere bertan izango dira. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxean.
  • 11:00 Meza nagusia san Martin parrokian, Alberto Agirre Abesbatzak kantatua.
  • 12:00 Axeri-Dantza, dantza herrikoia Goikoplazan.
  • 13:15 Kontzejupeko pilota txapelketa.
  • 16:00 Xxix. Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren irteera Goikoplazatik.
  • 17:00 Artisautza eta janari azoka goikoplazan Gabiltza eta Napar Bideak elkarteekin Goikoplazan. Lazkaoko talogileak ere bertan izango dira. Eguraldi txarrarekin Ondarreta Ikastetxean.
  • 18:00 Herri kirolak goikoplazan. Aizkoran, trontzan, korrika: Joxean Etxeberria - Donato Larretxea / Aratz Mugerza - Aitzol Atutxa (Euskadiko txapelduna) Aizkoran: Nerea Sorondo – Alazne Etxaburua (Donostiako kopa txapelduna) Emakumezkoen sokatira: Gaztedi (Urrezko domina munduko sokatira txapelketan - Laukiz - Bizkaia) / Ibarra (Brontzezko domina munduko sokatira txapelketan) Harrijasotzen: Mikel Lopategi Urra (urrezko kopa txapelduna)
  • 18:15 DJbull Bastero plazan hasita kalez kale Nafarroa plazan bukatu arte. Jarraian, Tximeleta taldeak hartuko du DJbullen testigua.
  • 18:15 Xxix. Gipuzkoako Txirrindularitza Itzuliaren helmuga Plazaola kalean.
  • 19:00 Txirri, Mirri eta Txiribiton en emanaldia Erretore-etxeko belardian Eguraldi txarrarekin Makaldegiko estalpean.
  • 19:30 Bertsolari jaialdia Goikoplazan: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Oihana Iguaran Gaijartzailea: Jon Beloki Punttuka Bertso Eskolako haurrak puntuak jartzen Eguraldi txarrarekin La Salle Berrozpe ikastetxeko estalpean.
  • 22:30 Zezen-suzkoa Goikoplazan.
  • 22:45 Tximeleta taldearen Dantzaldia Nafarroa Plazan.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: