Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Tradizioak Anakan

  • ekainak 25, asteartea

  • 19:30 Irun 2 Km. San Pedro ta San Martzial jaiak 2019

    Bidasoko erraldoiak elkarteko erraldoi eta buruhandiak, Junkaleko plazatxotik. Ibilbidea: Junkaleko plazatxoaren albotik, Eskoleta kalea eta Santiago kalea. Hortik, oinezkoen eremura sartuko da, trafikoa ukitu gabe, Aixin-zolua kaletik barrena (Dunboako errekaren alboan), Erromes plazaraino.
  • ekainak 26, asteazkena

  • 19:00 Barañain (Nafarroa) 65 Km. Barañaingo Festak 2019

    Txupinazoa eta Larraindantza Udaletxe aurrea. Barañaingo Txistulariak, Barañaingo Trikitilariak eta Eskola, Ezpelur Dultzaineroak, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Barañáingo Gaiteroak, Sustraiak dultzaineroak, Harizti bdt, Canciones de siempre musika taldea, Igandea Txaranga eta BaraBatu batukada.
  • ekainak 27, osteguna

  • 10:00 Barañain (Nafarroa) 65 Km. Barañaingo Festak 2019

    Azken urteko jaioberriei omenaldia eta txupinazoa, udalbatza txikiaren eskutik. Haurrentzako jaialdia. Udaletxe plazan. Erraldoi eta Buruhandien Konpartsa, Barañaingo Gaiteroak eta Akademia, Ezpelur Dultzaineroak eta Eskola, Sustraiak Dultzaineroak, Erraldoi eta Buruhandi txikien Ezpelur Konpartsa. Goxokiak, suziriak eta bestelako sorpresak botako dituzte. Ondoren Konpartsa aterako da.
  • 17:00 Barañain (Nafarroa) 65 Km. Barañaingo Festak 2019

    Harizti taldeko Dantzari txikien kalejira, barañaingo txistulariek eta txikien erraldoi eta buruhandien ezpelur konpartsak lagundurik. Irteera: Sahats I.Pko patio estalitik. Ibilbidea Zumar, Ezki eta Sahats plazetatik barna, Sahats ikastetxeko patio estalian amaitzeko.
  • 17:30 Usurbil 29 Km. Santixabelak 2019

    Pala-txapelketa. Kirol egokituen erakustaldia. Emakumezkoen finala eta gizonezkoen finala.
  • 18:00 Asteasu 38 Km. San Pedroak 2019

    Gizonezkoen Pala Txapelketako finala.
  • 19:15 Barañain (Nafarroa) 65 Km. Barañaingo Festak 2019

    Vii bertso jaialdia, barañaingo festetan: Alazne Untxalo, Sarai Robles, Aitor Sarriegi, Onintza Enbeita. Udaletxe plazan. Eguraldi txarra egitekotan, Alaitz ikastetxeko atondoan.
  • 19:30 Asteasu 38 Km. San Pedroak 2019

    Txupinazoa Indarkeria matxistaren aurkako tailerrean parte hartu duten gazteen eskutik. Jarraian kalejira txistulariekin, buruhandiekin eta Zizurkilgo erraldoiekin.
  • 22:30 Asteasu 38 Km. San Pedroak 2019

    Bertso-saioa plazan. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibartzabal, Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika. Gai-jartzailea: Amaia Agirre. Ondoren, kalejira tabernaz taberna: Izer eta Alabier, Laja eta Narbaiza.
  • ekainak 28, ostirala

  • 11:30 Asteasu 38 Km. San Pedroak 2019

    Asteasuko Pilota Eskolako Txapelketako finalak. Eskuz mutilak: Aratz Agirrezabal eta Iker Izagirre; palaz neskak: Naroa Beobide eta Maddi Urkola.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: