Algortako Jaiak 2019 - uztailak 31, asteazkena

  • 09:30 Diana, herrian zehar.
  • 09:30 74. Getxo Zirkuitua - 18. Ricardo Ochoa Memoriala. Irteera eta helmuga Arkotxan egongo dira, Foru kalean.
  • 11:00 "Burbuilakaz margotzen" umeentzako tailerra (A. Ortells eta Cerebrito Pérez), San Nikolas plazan.
  • 11:00 Umeentzako puzgarriak eta tailerrak, Telletxe eta musika-eskolako plazetan.
  • 11:30 Dantzari-taldeen bilkura, Kasunen.
  • 12:00 Dantzari-taldeen kalejira. Ibilbidea: Kasune, Salsidu, Bolue eta Telletxe.
  • 12:00 Meza nagusia eta ohorezko aurreskua, San Inazio elizan.
  • 12:30 Euskal dantzen agerraldia, Telletxe plazan.
  • 13:00 Bertso-saioa, Kasino plazan. Bertsolariak: Julio Soto, Aitor Mendiluze, Jone Uria eta Imanol Uria. Gai jartzailea zehazteke.
  • 13:00 Umeentzako ur-gerra, musika-eskolako plazan.
  • 15:00 Bertso maratoia.
  • 17:30 Erraldoien eta buruhandien konpartsen bilkura, Kasunen. Parte hartuko dute Hernaniko Ostargi Erraldoien Konpartsak, Barakaldoko Laguntasuna Konpartsak eta Agurra Getxoko Erraldoien Konpartsak.
  • 17:30 Herri kirolak: Bizkaiko Herri Kirol Ligaren jardunaldia, Getxoko hkt taldeak antolatuta, eta Bizkaiko Zaku Eroate Txapelketa, Telletxeko errepidean.
  • 18:00 Erraldoien eta buruhandien konpartsen kalejira. Ibilbidea: Kasune, Sarrikobaso, Katea (erraldoien lehenengo dantzaldia), Algortako Etorbidea, Kasino plaza (erraldoien bigarren dantzaldia), Basagoiti Etorbidea, Torrene, Telletxe errepidea (erraldoien hirugarren dantzaldia)
  • 18:00 XXI. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren 3. Eta 4. Postua, Batzokiko patioan.
  • 18:00 kontzertua, Screamers & Sinners taldearena, Tellagorri plazan, Aterki tabernaren eskutikk antolatuta.
  • 19:00 XXI. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren finala, Batzokiko patioan.
  • 20:30 LarrainDantza, Kasino plazan.
  • 20:30 Kuadrillen erakustaldi-saio irekia (nahitaezko proba kuadrillen txapelketan parte hartzen duten taldeentzat), San Nikolasen.
  • 22:00 La Mara musika-taldea, Kasino plazan.
  • 22:00 XXI. Zutik Eneko Caballero Futbito Txapelketaren eta Kuadrilla Txapelketaren sari-banaketak, San Nikolasen. Horren ostean, kontzertua Bidean erromeria-taldeagaz.
  • 22:00 Zezensuzkoa, Xabier Imaz "Pechotoro" zenaren omenez, Telletxe plazan.
  • 23:00 Su artifizialen ikuskizuna Vulcano Pirotekniagaz: "Pasión por el fuego Vasco-Euskal Suharra". Ikuskizunaz aurrez aurre ikusi eta gozatzeko, hurbil zaitezte danok Ereagako kaira.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: