Ikuskizunak Aizarnazabalen
ekainak 29, asteazkena
10:30 Lekeitio (Bizkaia) 34 Km. San Pedro Jaiak 2022
Meza Nagusia, elizako Abesbatzak abestuta. Jarraian, San Pedroren omenezko prozesioa, Lekitto musika bandak lagunduta. Amaieran, antzinako ohitura zaharrari jarraituz, San Pedroren irudiarekin Kilin Kalakoa egingo da portuko Santuaren irudi aurrean. Gero, Kaxarranka. Antzinako Dantza ikusgarri hau bakarra da Euskal Herrian. Kaxarranka, San Pedropean dantzatu ostean, Kofradia aurrean dantzatuko da.12:00 Lasarte-Oria 25 Km. San Pedro Jaiak 2022
Kantu-Dantzajira abiatuko da Sagardotegi Kaletik, eta herriko hainbat kaletan barrena ibiliko da (Ttakun)12:00 Irun 53 Km. San Pedro ta San Martzial jaiak 2022
Mezaren ondoren, Junkaleko plazatxoan, Aurreskua Dantzatuko du Udalbatzak.12:00 Sestao (Bizkaia) 90 Km. Sestaoko Jaiak 2022
Txikien alardea sestaoko Dantzatalde hauekin: Arriskugarri, Salleko, Triana eta Eusko Lorak. San Pedro plazan.13:00 Lekeitio (Bizkaia) 34 Km. San Pedro Jaiak 2022
Lekeitioko Etorkizuna Dantza taldeak, Eguzki dantza edo Lekeitioko andren aurreskua dantzatuko du. Emakumeek belaunaldiz belaunaldi dantzatzen duten soka dantza hau, Euskal Herrian mantentzen den bakarretarikoa da. Horren ostean, Kaxarranka plazan.13:00 Mungia (Bizkaia) 72 Km. Mungiako Jaiak 2022
Juan xxiii. Plazan, ohorezko aurreskua amilotx Dantza taldearen eta udal dantza eskolaren eskutik, eta animazinoa erraldoiakaz, dultzaineroakaz eta trikitilariakaz.18:30 Lasarte-Oria 25 Km. San Pedro Jaiak 2022
Dantza lehiaketa eta Minidiskoa Uzturre plazan. (Sasoeta Sasoian)19:10 Lasarte-Oria 25 Km. San Pedro Jaiak 2022
Dantza tradizional zuzenduak Okendo Plazan (Ttakun)19:30 Eskoriatza 44 Km. San Pedro Jaiak 2022
"Zirko Txosko" kale ikuskizuna, plaza parean.20:00 Lekeitio (Bizkaia) 34 Km. San Pedro Jaiak 2022
danborrada herrikoia ikastola aurretik hasita eta Aittitta Makurra txarangak alaituta. Zaletxuak taldeak antolatuta. Ondoren, Vulkano show taldearen ikuskizuna eta suzko zezena plazan.