Orri honek ez du Cookie-rik erabiltzen.  Ados.

Tradizioak 7/7

  • uztailak 7, osteguna

  • 10:30 Lesaka (Nafarroa) Sanferminak 2022

    Udalbatza bertze agintariekin, EzpataDantzari eta Musika bandarekin batera, herriko ikurrak aitzinean dituztela, abiatuko dira Herrikoetxetik elizara, Meza Nagusira. Bertan, Lesakako Abesbatzak parte hartuko du. Meza ondotik, Fermin Zaindariaren irudiarekin herri erdigunetik prozesioa eginen da. Ondotik, Udalbatza, lehen aipatutakoekin, mezara joan diren moduan jaitsiko da Eskolttikira, Onin errekaren bi aldeetan egiten den "zubigainekoa" dantza ikustera. Honen ondotik, Bandera-arbola doinuari dagokion ikurrin-agurra zubi gainean. Agur edo dantza bera Plaza Zaharrean, ikurra Herriko Etxera igan aitzinean.
  • 19:30 Lesaka (Nafarroa) Sanferminak 2022

    Plaza Zaharrean, bertso saioa, Arrano Elkarteak antolatua. Bertsolariak: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Josu Sanjurjo, Erika Lagoma eta Etxahun Lekue. Gaijartzaile: Iratxe Muxika. Gauez Musika Plaza Zaharrean Eztitan Taldearekin.
  • uztailak 8, ostirala

  • 10:00 Lesaka (Nafarroa) Sanferminak 2022

    Peñen danborrada, Elutxa Txarangarekin.
  • uztailak 9, larunbata

  • 10:30 Lesaka (Nafarroa) Sanferminak 2022

    Haur eta gurasoen danborrada, Lesakako Erraldoi eta Buruhandien konpartsa, Baztango erraldoi eta gaitariak eta Elutxa Txarangak lagunduta. Ondoren Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira goiko auzoetara. Ondotik Haurrentzako entzierroa Plaza Zaharrean. Goiz eta arratsalde Haur ikuskizunak Eltzeta plazan.
  • 18:00 Lesaka (Nafarroa) Sanferminak 2022

    Frontoian eskuzko pilota partidu profesionalak. Emakumezkoak: Etxebeste-R. De Larramendi // Etxekolonea-Mugica Elite Gizonezkoak: Xala-Azanza // Arretxe-Goñi Arratsaldez Elutxa Txaranga kalez kale. Arratsaldez eta Gauez Gabenara taldearen emanaldia Plaza Zaharrean.
  • uztailak 10, igandea

  • 10:00 Lesaka (Nafarroa) Sanferminak 2022

    Lesakako Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren kalejira beheko auzoetara.
  • 12:00 Lesaka (Nafarroa) Sanferminak 2022

    Herri-Kirol erakustaldia Plaza Zaharrean.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: