Sanjoanak 2023 - Tolosa - ekainak 24, larunbata

  • 07:00 Udal zinegotziei deia udal txistulari bandaren eskutik.
  • 09:00 Dianak: udal Musika banda, Tolosa eta Iruñeako udal txistulari banda eta Tolosako dultzainero taldea.
  • 09:30 Plaza Zaharrean eskopetariak eta Udal Musika banda bilduko dira. Diana, desfilea eta, ondoren, San Joan Alardea, Gipuzkoako antzinako foru-milizien oroimenez, Udalbatza buru dela.
  • 10:00 Meza Nagusia Andre Maria parrokian eta ondoren prozesioa: udalbatza, kofradiak, Bordon Dantzariak, Tolosa eta Iruñeako udal txistulari bandak, udal musika bandak, erraldoiak eta eskopetariak.
  • 13:00 Udal Musika bandaren eta Tolosa eta Iruñeako udal txistulari banden kontzertua Berdura Plazan.
  • 17:00 Udalbatza, Udal Txistulari Banda, Udal Musika banda, txistulari, bordondantzari eta eskopetariak Plaza Zaharretik abiatuko dira, Andre Maria eliza nagusiko bezperetara joateko. Ondoren, Arrameleko San Joan kaperan izango diren arrats otoitzetan parte hartuko dute. Elizkizuna amaitzean Trianguloan bilduko dira, bertan udalbatzak esku-aldatzeko soinua eskainiko du eta azken tiroak botako dira.
  • 23:00 Suak Vulcano pirotekniaren eskutik.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: