11:00Umeentzako 3x3 saskibaloi Txapelketa Zipiriñe eskolan Ugesaski Taldereran eskutik. Premini (9-10 urte) eta Mini (11-12 urte) mailak. Partaide guztientzako sariak egongo dira. Gehienez 4 jokalari talde bakoitzean.
12:00Bizkaiko Lokotx Batze Txapelketa, Bizkaiko Herri Kirol Federazioaren eskutik Gernika plazan.
13:15Bertso saioa txosnetan: amets arzallus, sebastian lizaso, oihana bartra eta unai mendiburu.
14:30Herri bazkaria jauregizar plazan (txartelak aurretik erosi behar dira: Sopelako Turismo Bulegoan eta Laiak tabernan ekainak 16tik 30era). 350 pertsonentzako janaria egongo da eta tiketak salduko dira agortu arte. Umeentzako menu berezia egongo da. Bazkaria baino lehen eta bitartean haurrentzako ludoteka izango dugu. Ekarri zure edalontzia etxetik. Bazkalostean bingo musikatua.
14:30Adinekoentzako bazkaria Jubilatuen Etxean, Sopelan erroldatuta dauden 75 urtetik gorakoentzat. Bazkaldu ostean, erromeria. Bazkarira joan nahi izatekotan, Jubilatuen Etxean aurrez apuntatu beharra dago.
17:00Gazteentzako elementuak gernika plazan: Uraren kanioiak, simuladoreak, Airezko mahaiak, futbolinak.