Ordiziako Jaiak 2018 - uztailak 22, igandea

  • 10:00 Goiz-eresia Ordiziako Txistulariekin.
  • 10:45 Haurren alkate jaun-andreei harrera egingo zaie udaletxean.
  • 11:00 Meza Nagusia. Meza bukatzean danbor- eta upel-joleen taldeek, Beti Argi Bandaren laguntzaz, Ordiziako Martxa joko dute.
  • 12:00 Plaza Nagusian, haurren ohiko aurreskua.
  • 16:30 Beti Alai pilotalekuan Ordizia Pilota Txapelketaren pilota finalak, haur, benjamin eta kimu mailan. Antolatzailea: Txapagain.
  • 16:45 Herri Antzokian, "leo davinci, monalisa misioa" filmaren emanaldia, doan neska-mutikoentzat gonbidapenarekin (leihatilan egun berean)
  • 17:00 Euskal zirkoaren emanaldia San Bartolomeko aparkalekuan kokatutako karpan.
  • 19:30 Kantinerak udaletxetik Buztuntza aldera abiatuko dira, Beti Argi Bandak lagundurik. Han hasiko da haurren danborrada.
  • 20:00 Haurren danborradaren irteera; bukaera Plaza Nagusian izango da, danborradari bukaera emateko Gurrutxaga maisuaren Ordiziako Martxa joko da eta aldi berean, Jesus Mari Garatek sortutako koreografia dantzatuko da. Jarraian, kalejira.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: