San Pedro ta San Martzial jaiak 2022 - Irun - ekainak 23, osteguna

  • 10:30 Haur Atrakzioak, 2 urtetik 14ra bitartekoentzat, Belaskoenea ikastetxeko jolastokian (Arturo Campion kalea)
  • 12:00 Mendibil Patata Tortilla Lehiaketa, Biteri plazan.
  • 19:00 Ohiko san juan arbola jarriko da San Juan plazan, eta Irungo Txistulari Taldearen emanaldia izango da.
    Ezingo da igo, sua piztu arte. Jarduera honetan ezingo dute parte hartu 16 urtetik beherakoek.
    Borondatezko ekintza denez gero, Udalak ez du erantzukizunik izango gertatu litezkeen ezbeharren aurrean.
  • 19:30 Erraldoiak eta Buruhandiak – kalejira. Alberto Anguera plazatik irtengo dira. Parte-hartzaileak: Dultzaineroak, Irungo Atsegiñako erraldoi eta buruhandiak, Bidasoko Erraldoiak elkarteko erraldoi eta buruhandiak eta San Vicente de Paul ikastetxeko Majoretteak. Peña Poteo txarangak girotuko du. Ibilbidea: Oiartzun, Hondarribia, Zubiaurre eta Geltokiko kaleak; Colon ibilbidea eta Foruen karrika eta Karrika Nagusia. San Juan plazan amaituko dute.
  • 20:45 Aurreskua eta Soka Dantza San Juan plazan, Suaren inguruan, Kemen Dantza Taldearen eskutik.
  • 21:30 San Pedro eta San Martzial Jaietako Agur Ofiziala, Udaletxeko balkoitik.
  • 21:45 Alkate jaunak Sua piztuko du San Juan plazan. Irungo Txistulari Taldeak girotuko du.
  • 22:30 Musika, Urdanibia plazan, Elektrotxaranga burrunba eta lagunak taldearen kontzertua.
  • 23:00 "Trumoiak" Ikuskizuna San Juan plazatik kalejira (nahi duenak parte har dezake). Parte hartu nahi dutenentzako gomendioa: erabili arropa bakeroa edo kotoizkoa, lepo itxikoa, mauka luzekoa, zapia, txanoa eta oinetako malguak eta itxiak. Udalak ez du erantzukizunik hartuko ekitaldian gertatu litezkeen ezbeharren aurrean.
Seguruenik en informazio gehiago aurkituko duzu.

Zuretzako interesgarri ere izan daitezke: