San Pedro ta San Martzial jaiak 2018 - Irun - ekainak 29, ostirala
- 08:00 San pedroko diana, "Irun Hiria" Musika bandaren eskutik, zenbait auzotan.
- 08:00 Diana txingudiko Dultzaineroen eskutik, zenbait auzotan.
- 09:30 Gran premio san pedro, txirrindulari-lasterketa, Elite eta 23z beheko mailak. Colon ibilbidetik irtengo dira, eta 13:00ak aldera iritsiko dira Colon ibilbidera. Antolatzailea: Irungo txirrindulari-elkartea.
- 10:45 Udalbatza san Juan plazatik irtengo da jarraigoan, Junkaleko Andre Mariaren Elizara, Txistularien Bandak, "Irun Hiria" Musika Bandak eta Irungo Atseginako Erraldoiek lagunduta.
- 11:00 Meza Nagusia, Junkaleko Andre Mariaren Parroki Elizan. Bertan izango da Udalbatza. Eskaintzan, Eslavaren "tu es petrus" kantatuko du parrokiko Abesbatzak, hiriko beste Abesbatza batzuetako kideek lagunduta.
- 12:00 Mezaren ondoren, Junkaleko plazatxoan, aurreskua Dantzatuko du udalbatzak.
- 12:30 San pedro eguneko ohizko kontzertua, San Juan plazako arkupeetan, "Irun Hiria" Musika bandaren eskutik.
- 21:00 kalejira, Txanaleta plazatik hasita. Colon ibilbidea, Foruen karrika eta karrika Nagusia igarota, San Juan plaza inguruan amaituko dute. "Irun Hiria" Musika bandak eta Los Tranquilos fanfarreak parte hartuko dute.
- 21:30 Los tranquilos fanfarrea hiriko hainbat kaletan barrena ibiliko da.
- 22:00 Lastargien ekitaldiaren oroitzapena. Gipuzkoa hiribideko Anbulatoriotik irtengo da. Ibilbidea: Artaleku, Karrika Nagusia, San Juan, San Martzial, Sargia, Larretxipi, Ermita, Arbesko Errota eta Artiako zubia.
- 04:00 Alborada, ohiko tokietan
Seguruenik Fiestas.Neten informazio gehiago aurkituko duzu.