10:00Bentan, kuadrillen arteko jolasak bidasoaldeko ekt taldeak antolatuta.
10:00Meza Nagusia Jasokunde eta Sagarrondoko Ama Birjinaren Elizan, 1638ko Hiri Setiamenduan hildakoen alde, Udalbatza ere bertan dela. Aldi berean Hiriko Bandera agurtuko da, eta elizkizunak dirauen bitartean ohiko deskargak egingo dira. Meza bukaeran Parrokiako Abesbatzak Perossiren liberame abestuko du.
11:00Harresietan, Zezen plazaren aurrean, haurrentzako parke erraldoia. Eguraldi txarra eginez gero, Jostaldi pilotalekura eramango litzateke.
12:00Zezen Plazatik abiatu eta Alde Zaharretik eta Portutik igarota erraldoi eta buruhandiak hiriko kaleetan barrena ibiliko dira.
12:30Sokamuturra san Pedro kalean, abiyuan txarangak girotuta. 16 urtez beherakoentzat sokamuturrean parte hartzea erabat debekatuta dago.