14:30Bazkaria Goikoplazan: Txuleta Jana. Menuaren prezioa (ekainak 19 arte) Helduak 25€ eta 12 urte arte 10€. Egunean bertan helduak 35€. Menua: txorizoa; entsalada mistoa, txuleta, gazta-menbriloa, intxaurrak. Sagardoa, ardoa eta ura. Txartelak salgai ondorengo lekuetan: Elizondo eta Muga tabernetan. Eguraldi txarrarekin Lasalle-Berrozpe Ikastetxeko patioan.
16:30Pilota partidak Arrate frontoian. Zesta puntako jaialdia: Hasiberrien kinielak; alebinen kinielak; infantilen finala; jubenilen finala eta Sanjuanetako I. Emakumeen zesta punta txapelketako finala.
17:00Bazkariaren ondoren kalejira Pixie & Dixie txaranga ibiltariarekin.
17:30Xvii. Bizikleta Festa Goikoplazan. Bakoitzak bere bizikleta eta kaskoa ekarriko ditu. Opariak izango dira parte hartzen duten guztientzat. 2 urtetik 12 urte bitarteko haurrek parte hartzeko aukera izango dute. Izen ematea, proba hasi baino 30 minutu lehenago egingo da. Eguraldi txarrarekin Ondarreta ikastetxeko patioan.
19:00Andoaindarra elkartearen danborrada. Ibilbidea: La Salle Etorbidea, Kale Nagusia, Agustin Leitza, Rikardo Arregi, Arteta, Nafarroa Plaza, Pio Baroja, Goikoplaza.