11:00Puzgarrien jolas parkea eta bizikleta gynkana Herri Eskolan. Parte hartzeko bizikleta eta kaskoa eraman beharko da. Euria egiten badu Txefosera mugituko da.
11:30Arrastariako agintarien erromesaldia Antzinako Andra Mari Santutegira.
13:30Kale animazioa eta kantu poteoa Urduñako Oilarrak eta Getxa Goi Txistulari Taldeak antolatuta.
14:30Haurrentzako herri bazkaria. Ogitartekoa, edaria eta postrea. Prezioa: 2,50€. Tiket salmenta Alondegian, apirilaren 23tik maiatzaren 3ra, 11:00etatik 12:30ak arte eta 17:00etatik 19:00ak arte.
17:00Pirritx, Porrotx eta Marimototsen haurrentzako emanaldia Foru plazan. Euria egiten badu Txefosera mugituko da.